(ARGAZKIA: J. CHAVARRI)
En la reseña del Antzokia hacíamos referencia a una entrevista realizada para el rotativo DEIA horas previas al concierto.
Desde aquí siempre decimos que escuchar las cosas que dice Mikel siempre son interesantes.Hemos recuperado la entrevista y aquí os la reproducimos.
Diario DEIA : 30/12/2010
Mikel Urdangarin: "Inporta zaidan gauza bakarra giza-harremana da, eta egun osoa pasatzen dut horretan pentsatzen"
Mikel Urdangarinek azken hamalau urteotan utzitako arrastoak asko diosku berataz. Hitzen ubera agerikoa utzi du euskal kulturgintzan, musika jario ederrarekin lotuta beti, berez ibilbide bat osatzen duen lan mardula, nahiz eta berak hasiberri baten grina erakutsi oraindik
Gasteiz. Musikak bat-batean jo zuen bere atea, eta urte bete eskasean ikasi zuen gitarra jotzen. Handik gutxira CD bat grabatu zuen, lagunengana hurbildu eta zera esan zien: "Tori, mila pezetatan saltzen dut". Lagunak aho zabalik utzi zituen, hasieran olgetan zebilela pentsatu zuten. Jolasean ibiltzeko astitik ez zuen, baina, Zornotzako bardoak. Irakasle izateari utzi eta musikari ekin zion zorrotz. 1997an kaleratu zuen lehen diskoa (Haitzetan) eta gaur Bilboko Kafe Antzokian grabatuko duena izango da hamargarrena. Zenbaki biribilak atzera begiratzeko aukera ematen dio, eta berba potoloak ageri dira nonahi, anekdota bitxiekin tartekatuta: "Hau gente gutxik daki, baina nire zuzeneko lehen kontzertua neuk emandakoa izan zen. Aurretiaz ez nuen inolako zuzenekorik ezagutzen".
2010a nolakoa izan da Mikel Urdangarinentzat?
Zubia diskoa ondo joan da. Kanpora atera naiz, Jerusalem eta Moskura. Hemen ere kontzertu oso politak gogoratzen ditut, Arriagan, Kursaalen... Eta jendea zu entzutera dator. Hori erregalu galanta da.
Kontzertuetan gero eta erosoago zaudela esan duzu sarritan.
Hori goraka doa, bai, gero eta gehiago baloratzen dut. Hori ezin da gutxietsi inoiz. Engantxatuta nauka zuzenekoak.
Baina garaiak ez dira gitarrarenak. Orain dana da teknologia, programa informatikoak, eta askotan bere ibilbidea berrasmatzea eskatzen saio artista orori...
Bada, nik kontrakoa diot. Hau da, ondo dago teknologia berriak erabiltzea, baina nik oinarrizkoa dut gogoko, hau da, gitarra eta ahotsa. Norbere burua berrasmatzearena askotan entzuten da, bai, beti gauza bera egitearena eta... Baina niretzat kantu berri bat egitea hori bera da: gauza berri bat egitea, istorio berri bat kontatzea eta kantatzea.
Bingen Mendizabal, Bitchisvili, Rafa Rueda... Zona handiko jendea duzu bidelagun. Zer nolako pisua hartzen du euren lanak zure diskoetan?
Handia. Ni naiz itsasontziaren lemazaina, nirea da azken hitza, baina beraien laguntza ezinbestekoa da. Hau ez da diktadura bat. Gu lagunak gara eta ondo neurtzen dugu proposamenaren eta eztabaidaren arteko muga. Ez gara haserretzen, errespetu handia diogu elkarri, eta nik asko eskertzen dut beraien ekarpena.
Zure ametsetako bat atzerrian gehiago kantatzea da. Aurten Jerusalem eta Moskun izan zara. Zer nolako harrera izan duzu leku horietan?
Oso ona. Moskukoa, esaterako, harrigarria izan zen, kable bako emanaldia egin genuelako, desentxufatuta jo genuen, kamera areto batean, ahots hutsarekin, gitarra hutsarekin... Itzela izan zen. Oilo-ipurdia jarri zitzaidan. Horrelako gehiago egin nahi nituzke. Etorkizuneko bideetako bat hori litzateke. Talde osoa joatea zaila izango da, baina bakarka edo norbaiten laguntzarekin, badaukat kanporako gogoa, maleta zikina hartu eta hortik joan.
Behin katalanez egin zenuen aproba, baina bestela euskaraz abestu izan duzu beti. Ez al da oztopoa?
Bai, izan daiteke, baina kanpoko kontzertuetan ondo hartu gaituzte. Nik euskaraz kantatu izan dut beti, prozesu natural bat izan da. Baina badaukat burutapenen bat zentzu horretan, momentuz ixilean mantendu gura dudana. Edozelan ere, esango nuke nire ibilbidearen ardatza beti izango dela euskara.
Hamalau urte daramatzazu musikan murgilduta, bederatzi lan esku artean. "Haitzetan" zelan ikusten da talaia horretatik?
Batzuetan urrun, beste batzuetan hurbil. Oraindik kantatzen ditut orduko kantak, beraz, ez ditut erabat baztertu. Baina aspaldiko diskoak ez ditut entzuten. Hamalau akorde nekizkiela eginiko kantak dira. Askotan pentsatzen dut horretara bueltatuko naizela egunen batean, niretzat hori baita musikaren esen-tzia: ahots bat eta gitarra bat.
Letra asko lagunengandik jaso dituzu, baina beste asko zeuk eginak dira. Hor agertzen dira zure kezkak, zure egonezinak, zure gomutak. Zerk xaxatzen zaitu orain?
Aspalditik inporta zaidan gauza bakarra giza-harremana da. Bizitza pasatzen dut horretan pentsatzen. Finago, baldarrago, baina beti egon da hor zu eta ni bat. Gizadiari baino pertsona bakanari begira nago gehiago, hurbilekoari. Portaleko naiz horretan, ez munduko. Lehenengo geureak konpontzen ahalegindu behar gara.
Eta "gu" horretara bueltatuta, zelan ikusten duzu euskal gizartea?
Gizarte kutsatua da euskal gizartea, gurean kirol nazionala da elkarren kontra berba egitea. Ez dakit, gure belaunaldia, esaterako, aparientziarekin kezkatuta dagoen belaunaldia dela deritzot. Denok izan gara kon-tsumismoaren biktima, eta niretzako bizitza termino ekonomikoetan planteatzea porrot bat da, hau da, diruaren morroi edo erosi dugunaren morroi bihurtzen gara. Baina nik aipatzen dudan giza-harremana euskalduntasunetik harago dago. Ikuspegi hori pobreegia litzateke.
Disko hau 2011ko udagoienean kaleratuko da, baina zein da hurrengoko jomuga?
Etenaldi bat egiteko gogoa daukat, katarsi garaia datorrelakoan nago. Akaso une aproposa izan daiteke, baina erabaki potoloek zera dakarte atzetik, ukapena. Zer edo zer laga behar da bidean, eta horreek gauzak tentu handiz egin behar dira. Ikusiko dugu. 1997tik ez dut atsedenik hartu eta distantzia bat hartu nahi dut, musikarekiko bainoago neurekiko.
Nondik edo nola sortzen dira Urdangarinen abestiak?
Batzuk ordu txikietan. Poztasunetik, tristeziatik... Baina nik kantatu beti egin izan dut pozez. Kantatzea balsamoa da niretzat, gorputzeko minak kentzen dizkit, benetan
Jakin izango bazenu zeure abesti bakoitzekin ematen diguzuna...a zer nolako zorte daukazun mutil !!!
ResponderEliminarzure barnean, zeure eskuetan daukazu dena, gendea zoriontsu egin ahal izateko...Etenaldi bat egin, bai, atseden hartu; baina, ez ahaztu gutaz... ondo izan Mikel!!!
muxu handi-handi bat ;)